Skip to main content
Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

Bilboko
zaporea
berreskuratzen dugu

Bilbok berezko zaporea du, benetakoa. Moda eta “postureoaz” harago doan zaporea. Bilbok nortasun zaporea du, harrotasunarena, bere ontziolen oxidoarena, metal industrialarena. Futbol zelai zaharrean sartutako golen zaporea du, bere baldosa gainean jausten den zirimiriarena. Pagara egindako igoeren zaporea du Bilbok, tabernan pasatako arratsalde zaporea, “bilbainada” zaporea. Hori da Bilboren zaporea, beste inon errepikatzen ez diren osagaiek ematen dioten zapore paregabea. Eta osagai horietan guztietan beti dago Oro, gure garagardo puruena, bilbotarrena. Zurrutada kultural, sozial eta historikoa. Trago eskuzabala, gaur egun garena izatearen testigu eta bilakaeraren parte. Sasoi batean edan eta bizi genuen garagardoa da Oro.

Café La Concordia. AMB-BUA. Bilboko Udala fondoa.

Café La Concordia. AMB-BUA. Bilboko Udala fondoa.

1912

Abentura

1912ko martxoaren 2an sortu zen La Cervecera del Norte kooperatiba herrikoia, garagardoa, izotza eta malta fabrikatzeko. Bizkaitar talde bat buru, 60 behargin eta bulegoko langileek osatutako lantaldearekin eman zitzaion hasiera ekoizpenari, Hurtado de Amezaga kaleko 12. zenbakian. Irailean hiru eraikinez eta lorategiak zituen aisialdi gune batez osatutako fabrika eraikitzen hasi ziren. Honekin batera, etiketa lehiaketa bat antolatu zuten, eta 1913ko uztailaren 20an ofizialki Oro erregistratu zuten.

La Cervecera del Norte fabrika. Maestro-Ormaechea sendiak eta Víctor Ocaranzak utzitako argazkia. 1910-1920.

La Cervecera del Norte fabrika. Maestro-Ormaechea sendiak eta Víctor Ocaranzak utzitako argazkia. 1910-1920.

1923

Tradizioa

Hamar urte beranduago, Iparralde lorategiak eraiki ziren. Aurrerantzean Bilboko familia ugariren bilgune bilakatu ziren hauek, igandero kontzertuak eskaintzen baitziren. Bi bolatoki ere baziren, 1928an frontoi baten truke ordezkatuak izan zirenak.

1934

Etengabeko gainditzea

La Cervecera del Norte Estatu mailan salmenta kopuruaren araberako zazpigarren garagardo fabrika izatera iritsi ostean, hirian ospe handikoa zen ‘La Vizcaína’ garagardo fabrikarekin fusionatu zen. ‘La Vizcaína’ 200 kafetegi, jatetxe eta establezimendu baino gehiagoren jabeen arteko kooperaziotik jaio zen. Bere garagardoak asko estimatzen ziren Bilbon. Gerra Zibila zela eta, 1938an etenaldi bat eman zen bere ekoizpenean eta 40. hamarkadan lehengaiak lortzeko arazoak medio, zailtasunez egin zuten aurrera.

1947

Berrikuntza

La Cervecera del Nortek bere hedapenari ekin zion, Bilbon egindako garagardoa botilaratu eta banatzen zuen sukurtsal bat irekitzera iritsita Burgosen. 1956an Estatu mailako garagardo fabrika berritzaileen artean lehen postuan jarri zen Basurtuko instalazioak berritu, eta hauek guztiz mekanizatu ondoren. Urte horretan, Gabon garaian, Orok etxez etxeko zerbitzua eskaini zuen lehenengo aldiz.

Liburutegi Nazionalean jatorria duen argazkia. 1958. AHC/4247 katalogo-zenbakia.

Liburutegi Nazionalean jatorria duen argazkia. 1958. AHC/4247 katalogo-zenbakia.

1958

Gorentasuna

La Cervecera del Nortek goi mailako bikaintasun saria jaso zuen Ganten, mundu mailako 444 garagardoekin lehian, Estatu mailako garagardogintzaren buruan jarriz. Honek Ororen publizitatean hazkundea suposatu zuen, lehendabiziko telebista iragarkia sortuz. Hiriko futbol zelaian iragartzen hasi ziren, eta aldi berean Euskadi eta Espainiako txirrindularitza frogak babestea erabaki zuten. 1960an gainera, Oro izena zuten lehenengo iturriak azaldu ziren eta Valentzian instalazio berriak ireki ere bai.

Bizkaiko Campuseko Liburutegiak utzitako argazkia. Leioa. UPV/EHU. La Gaceta del Norte fondoa. 1980.

Bizkaiko Campuseko Liburutegiak utzitako argazkia. Leioa. UPV/EHU. La Gaceta del Norte fondoa. 1980.

1970

Sariak

Oro Especial garagardoak urrezko domina eskuratu zuen Bruselako Nazioarteko Lehiaketan jaio zen urte berean eta kontsumitzaileen artean dominaren kopiak zozketatu egin zituzten. Horietako bat, Bilboko Ostalarien Gremioari eman zitzaion. 1973an garagardo sorta handitu zuten, Oro Lujo, litroko Oro familiarra eta Oro Export Especial garagardoekin. Urte horretan bertan, Cervezas Oro saria egokitu zen, kirolari bizkaitarrak saritzeko sortutakoa.

La Cervecera del Norteren banaketa kamioiak. El Correok utzitako argazkia. 1966.

La Cervecera del Norteren banaketa kamioiak. El Correok utzitako argazkia. 1966.

1974

Komunitatea

Bilbok Oro bere gorentasunera eraman zuen, izan ere, hiriko kartel argidunek eta banaketa kamioiek bere ikurrak harro erakusten baitzituzten. 1976an botilen tapoietan sariak ezkutatzen zituen marketin kanpaina jarri zuten martxan. Sari horiek topatzen zituzten zerbitzariek 5.000 pezetako dirusaria jasotzen zuten. Aurretik, 1975ean La Cervecera del Norte, Unión Cerveceraren parte bilakatu zen. 1983an, gizartearekin eta hiriarekin zuen konpromisoa zela eta, Oro 83ko uholdeetan laguntza-lanetan ere presentzia izan zuen.

La Cervecera del Norte fabrika. Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

La Cervecera del Norte fabrika. Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

1991

Aldaketa garaia

Fabrikaren azken markak izango zirenak sortu ziren: Oro Pilsener eta Oro Lujo Extra. Bi urteren buruan, 1993an, La Cervecera del Norteren Bilboko fabrika itxi egin zen, gerora, 1995an fabrika eraitsi eta bertan etxebizitzak eta anbulatorio bat eraikitzeko.

2017

Ororen buelta

Bilboren betiko zaporea, ORO, bueltan da. Bilboren betiko esentzia gurean da berriz ere, hiriaren benetako zaporea. Bilboren nortasun eta harrotasuna bueltan datoz hirira, antzinako garaiak berriz ere gogora ekarriz. Bilboko ostalariei esker ditugu bueltan ORO tabernak.

Bilboren
zaporea
oro da

1912. urtean bilbotar talde batek Bilbok kalitatezko garagardo bat behar zuela pentsatu zuen, bilbotar izatearen pareko garagardoa. La Cervecera del Nortek sortu zuen Oro, osagai onenekin, elaborazio landu eta zorrotz batekin. Basurton jaiotako garagardoa, mundu osoan zehar saritua. Bilboren historian bere arrastoa utzi duen garagardoa, zapore bakar eta paregabea duena. Oro izan zen trolebusean eginiko lehen bidaiaren zaporea, Txinbitoan eginiko bidaien zaporea. Portuko beharraldi luzeen ondorengo tragoa, ontziolatik irtendakoan beharrezko deskonexio unea, baita oraindik berria zenean, zelai zaharreko egarria asetzen zuena. Arriagatik irtendakoan edo Albia Lorategietako iluntzeetan, bertan zegoen Oro. Najako geltokiko agurren trago aringarri ere izandakoa. Bilbon betidanik, garagardoak Oro zaporea izan baitu.

Berezko
liturgiaduen
garagardoa

Taberna baten barra inguruan ematen diren elkartaratzeek gure izaeran arrastoa uzten dute, gure historia pertsonalaren pasarte bilakatzen dira. Hemen trago bakoitzak aurrekoak baino garrantzi handiagoa du. Hori horrela, Orok berezko liturgia du. Iragazi gabeko garagardo txigortua denez, beharrezkoa da bi pausutan zerbitzatzea, lasaitasunez, jalkitzen utziz. Orok bere bertsio hoberena ekarriko digun atsedena merezi du. Gure garagardoaren esentzia, gorputza eta zaporea mantentzen duen prozesua da.

  • 1 Kopa ur hotzarekin garbitu.
  • 2 Okertu kopa eta arretaz garagardoa isuri
  • 3 Utzi garagardo apur bat botilan eta leuntasunez eragin.
  • 4 Gainerako garagardoa bota eta Oroz gozatu.
33 cl-ko botila

33 cl-ko botila

Futbolari buruzko tertulia, Pagatik jeitsi ondorengo trago freskagarria, hizketaldi bat Bilboko Itsasadarrari begira.

20 cl-ko botila

20 cl-ko botila

Kuadrillarekin arratsalde bat poteoan, a capella abestutako “bilbainadak”, igandeetan Areatzan loreak erosi ondorengo hornidura.

Iturria

Iturria

Lagunarteko planak, bat-batean sortutako tragoak, norbaitekin elkartzeko aitzakia, memorian gordetzen diren momentuen zaporea.

Oro garagardoaren ordezkaria izan nahi al duzu?

Jarri gurekin kontaktuan

Lege-oharra irakurri ondoren, nire datu pertsonalen trataera bertan zehaztutako helburuetarako baimena ematen diot.